2010-05-30

Kirola gure lagun

Kirola den gai hau, beharrezkotzat jotzen dut umeentzako. Izan ere, paper garrantzitsua hartzen du gure bizitzan jarduera fisikoak. Horregatik, honek duen garrantzia txikitatik barneratzea beharrezkoa da. Horretarako, hau da, umeei kirola beraien eguneroko bizitzan txertatzeko, modu dibertigarri den bide bat bilatu beharra daukagu. Blog honek, kirolaren inguruko hainbat irizpide interesgarri azaltzen ditu. Espero dut zuen gustokoa izatea.

Euskal dantza

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere. Dibertigarri bihur daiteke klase bat umeekin dantza hauetako batekin arituko bagina.

2010-05-28

Berotze ariketak

Ariketa fisikoa egiteak prestakuntza bat eskatzen du aldez aurretik; gorputzak denbora behar du geldi egotetik energia-gastu handia eskatzen duen ariketak egin ahal izateko. Aldaketa era osasungarrian eman dadin eta ondoren izan daitezkeen arriskuak saihesteko, lesioak alegia, luzatze ariketak egin behar dira.

Eziña ekiñez egiña

Ondorengo taula honetan, Richard Oribe (Donostia, 1974ko otsailaren 22a -) igerilari paralinpiko euskaldunak lorturiko emaitzak ikus genitzake. Antzeman dezakegunez, ezintasunen bat izan arren meritu handiak lortu ditu kirol munduan. Eredugarria da umeentzat honek izandako aurrera egiteko barne indarra.

                           

2010-05-27

Kirolari buruzko argitalpena


Euskal argitalpen honek, kirolari buruzko informazioa dakar. Umeentzako erakargarriak izan daitezkeen irudi, elkarrizketa, eta albisteez hornituriko kirol aldizkaria da. Horregatik, interesgarria iruditu zait blog honetan txertatzea.

Olinpiar jokoak


Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean bai eta neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago. Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte. 1894an Baron de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen. Neguko Olinpiar Jokoak 1924. urtetik ospatzen dira, lehendabizikoak Chamonix izanik. 1992. urtera arte udako eta neguko Olinpiar Jokoak urte berean egiten ziren, baina NOBk ondorengo neguko Olinpiar Jokoak bi urte aurreratzea eta udakoengandik bereiztea adostu zuen. Hala, 1994an neguko Olinpiar Jokoak Lillehammerren egin zituzten. Gaur egun arte bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena Lehen Mundu Gerra izan zen, gerra honek 1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztera behartu zuen. Beste guda Bigarren Mundu Gerra izan zen. Gerrate honek 1940ko Tokiokoak eta 1944ko Londreskoak bertan behera uztera behartu zuen.

Abesti dibertigarrien gunea

Ondorengo gune honetan kirolarekin loturiko hainbat abesti aurkituko ditugu. Dantza ezazue zuek gustoko duzuenarekin, gorputzari mugimendua emateko modu dibertigarri bat delako. Animatu zaitezte!

2010-05-26

Herri kirolak nondik sortu dira?

Lan iharduera desberdinak aisira (dibertsiora) bideratzetik sortu dira herri kirolak. Baserritarrari, bere eguneroko iharduera kirol moduan burutzea dibertigarri gertatu zitzaion. Hala, gaur egun ere herri kirolek bizirik diraute gure herriko plazetan. Gure arbasoengandik datozen kirolak dira eta garrantzitsua da umeei hau argitzea.

Igeriketaren bitxikeriak

Antzina-antzinako jarduera da igeriketa. Grezia eta Erromako inperioen garaian, entrenamendu militar gisa egiten zen igeri. Japoniarrak izan ziren, hala ere, igeriketako lehiaketak estreinakoz antolatu zituztenak (k.a. 38 urtean). Ordutik, igeriketak bilakaera handia izan du, eta egun jaioberrientzat ere ikastaro bereziak antolatzen dituzte igerilekuetan. Izan ere, igeriketarako ez dago adinik, eta ezintasun nahiz gaitz askorentzat onuragarria da zeharo.

2010-05-19

Kirol jardueraren garrantzia

Gaur egun ez dago eztabaidarik kirol jarduerak ume eta nerabeengan dituen ondorio eta eragin positiboei dagokienez. Kirola era erregularrean egitea funtsezkoa da hazkuntza, garapen eta funtzionamendu egokiak lortzeko. Hori ez ezik, gastu energetikoan gerta daitezkeen hazkuntza leunek gaixotasun asko aurrearretaz zaintzeko balio dezakete bizitzaren ziklo osoan zehar. Halaber, ikerketek era sendoan egiaztatu dute jarduera fisikoa garrantzitsua dela ume eta nerabeen buruko osasunerako eta gizarte trebeziak garatzen laguntzen duela.

Kirol abestia

Ondorengo abesti honen bitartez, haurrak kirolarekin jolas dezakete. Argi dago haurrei abestiak asko gustoko dutela, eta interesgarria iruditu zait, kirolarekin loturiko doinu hau aireratzea.

2010-05-18

Getxoko kirol plana

Slidsharen harpidetuta, Getxoko kirol planaren inguruko aurkezpen bat azaltzen da ondorengo atalean:

Kirola eta Osasuna

Ondorengo web orrialde honetan kirolaren inguruko onurak eta hau egitearen arrazoi bultzatzaileak aukezten dira. Osasunarekin loturiko irizpideak aurkezten ditu bertan.
 Hona hemen web orri horretara joateko link-a:
kirola egiteko arrazoiak

kontzeptu mapa

kontzeptu mapa
Hona hemen teknologia berriei buruzko klasean eginiko kontzeptu mapa. Gune honek, teknologia berriei buruzko informazio eta datu esanguratsuak ahalbidetuko digute.